Politika -
Krisia Nafarroako Gobernuan
Oposizioak konfiantza mozioa eskatu dio Barcinari
PSNk, NaBaik, Bilduk eta I-Ek babestu dute proposamena; UPNk eta PPNk, berriz, kontra bozkatu dute. Barcinaren gobernuak gehiengoa galdu du Parlamentuan eta mozioa eztabaidatu egin beharko da.
Erredakzioa
Nafarroako Parlamentuko mahaiak eta bozeramaileen batzordeak konfiantza mozioa aurkezteko eskatu diote Yolanda Barcina Gobernuko presidenteari. Izan ere, UPNk dagoeneko ez du gehiengorik Parlamentuan, PSNren babesa galdu baitu.
PSNk, NaBaik, Bilduk eta I-Ek babestu dute proposamena; UPNk eta PPNk, berriz, kontra bozkatu dute. Mozioa onartuta, Parlamentuak eztabaidatu egin beharko du, baina presidenteari dagokio konfiantza mozioa aurkeztu ala ez erabakitzea.
Hala eta guztiz ere, oposizioko alderdiek uste dute Barcinak onartu egin beharko lukeela konfiantza mozioa, Gobernuak egun duen babesa zenbatekoa den jakiteko.