Politika -
Auzitegi Nazionala
Auzipetuek diote 'herritar baten desagerpena' salatu nahi zutela
Jon Anza hildako ETAko kidearen aldeko pintadak egitea leporatuta auzipetutakoek ukatu egin dute haren ETAko kide izaera goratu nahi zutela.
Erredakzioa
2010eko martxoan Iruñean Jon Anza hildako ETAko kidearen aldeko pintadak egitea leporatuta auzipetutako bi gazteek onartu egin dute pintadak egin izana, eta ekintza horrekin "euskal herritar baten desagerpena salatu" nahi izan zutela azpimarratu dute, Auzitegi Nazionalean egindako epaiketan.
Gaizka Perez Ubani eta Gorka Milagro Abarzuza auzipetuentzat urtebeteko kartzela-zigorra eskatu du fiskalak terrorismoa goratzeagatik.
Auzipetuek, ordea, pintadak egin izana onartu arren, "berezko" ekintza bat izan zela eta "euskal herritar baten desagerpena" salatu nahi izan zutela adierazi dute.
Defentsa abokatuari erantzunez, auzipetuek ukatu egin dute Anzaren ETAko izaera goratu nahi izan zutela eta egindako pintadekin haren desagerpena ikertzen hasteko deia egin nahi zutela azpimarratu dute.