Politika -

Bake lantaldea

Ezker abertzaleari 'kritika soziala' egitea eskatu du Pagazaurtunduak

Terrorismoaren Biktimen Fundazioko presidenteak uste du Sorturen legalizazioa ez dela lagungarria izango bizikidetza errotzeko.

Maite Pagazaurtundua, bake eta bizikidetza lantaldean, EFE
Maite Pagazaurtundua, bake eta bizikidetza lantaldean, EFE
Maite Pagazaurtundua bake-lantaldean izan da

01:19

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maite Pagazaurtundua Terrorismoaren Biktimen Fundazioko presidenteak adierazi du Sorturen legalizazioak "indartu" egin lezakeela ezker abertzalearen eta ETAren "immobilismoa". Horrenbestez, ezker abertzaleari "kritika soziala" egiteko eskatu die herritarrei, erakunde terroristaren "esklabo" izateari utz diezaion.

Pagazaurtunduaren ustez, Batasuna ohiak presioa nabarituko luke, eta, ondorioz, ETAri eta presoei helaraziko lieke aipatu "kritika soziala".

Terrorismoaren Biktimen Fundazioko presidenteak agerraldia egin du gaur Eusko Legebiltzareko bake eta bizikidetza lantaldean.

"Ezker abertzalearen mundua ETAren eta presoen esklabo ez izatea behar dugu", esan du bertan.

Horren ildotik, Pagazaurtunduak kritikatu du Sorturen legalizazioa "pizgarri" bat izan litekeela ezker abertzalearen "immobilismoa" indartzeko: "Ezker abertzaleak uste du lehenik eta behin garaipen politikoa lortuko duela, eta ondoren historia berriz idatziko duela".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea