Politika -

BILERA GASTEIZEN

Urkulluk Galizia, Asturias eta Kantabriako presidenteak deitu ditu zonalde atlantikoaren interesak jorratzeko

Hilaren 13an egingo den bileraren helburua interes komuneko gaiei buruzko ekimenak partekatzea da. Besteak beste, lurralde atlantikoen eta Europaren arteko trenbide loturak izango dituzte hizpide.

Iñigo Urkullu. Foto: Irekia.
Iñigo Urkullu
Iñigo Urkullu. Foto: Irekia.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak Galizia, Asturias eta Kantabriako presidenteak bilera batera deitu ditu, lurralde atlantikoen "interes komuneko" gaiei buruzko "hausnarketak eta ekimenak" partekatzeko. Martxoaren 13an egingo dute, Gasteizen, Ajuria Enea Jauregian.

Deialdia Urkulluk proposatu du, Arku Atlantikoko presidente gisa, eta, beste hiru presidente autonomikoei jakinarazi dienez, bilera horretarako planteatu dituen gaiek zerikusia dute Iberiar penintsularen eta Europako kontinentearen arteko trenbide-konexioekin, baita trantsizio energetikoarekin, digitalarekin edo soziodemografikoarekin lotutako beste gai batzuekin ere.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen hitzetan, duela zenbait hamarkadatik "kezka" dago Europako eraikuntza honetan eremu atlantikoko nazioak eta eskualdeak "baztertuta" gera daitezkeelako EBko "beste ardatz nagusi batzuen aurrean".

Zupiriaren arabera, pandemiak, Ukrainako gerrak edo krisi energetikoak eragina izaten ari dira egoera horretan, eta EBren baitan "interdependentzia egoera bat agerian uzten du". "Arku Atlantiko honek eta bertan dauden nazioek eta eskualdeek Europan sortuko den garapenerako aukera gal ez dezaten erantzunak artikulatzeko beharra planteatzen du", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euskal Autonomia Erkidegoa Europa Eguneko albisteak Albisteak Galizia Kantabria Asturias