Politika -

DE MIGUEL AUZIA

10 eguneko epea dute kartzelan sartzeko De Miguel auziko akusatuek

Gainera, Alfredo de Miguel eta Koldo Otxandiano kaleratzeko prozesua abiatu du Eusko Jaurlaritzak.

Imagen de archivo del juicio del caso de Miguel
Imagen de archivo del juicio del caso de Miguel
De Miguel kasuko auzipetuek 10 eguneko epea dute espetxean sartzeko

1:13

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

De Miguel auzian ezarritako zigor gehienak berresten dituen Auzitegi Gorenaren epaiaren jakinarazpen ofiziala jaso ostean, Arabako Probintzia Auzitegiak ostegun honetan jakinarazi du ustelkeria auzian inplikatutako hamabost lagunak zigortu zituen epaiaren irmotasun-autoa.

Alfredo de Miguel, Koldo Otxandiano, Aitor Telleria eta Xabier Sanchez Roblesek 10 eguneko epea dute espetxean sartzeko, erregu-errekurtsorik aurkeztu ezean.

Gainera, Alfredo de Miguel eta Koldo Otxandiano EAJko buruzagi ohiak kaleratzeko prozesua abiatu du Eusko Jaurlaritzak. Euskal Administrazioaren menpeko bi enpresa publikotan egiten dute lan: Hazi Fundazioan eta Arabako Parke Teknologikoan, hurrenez hurren.

Gaur bertan jasoko dute kaleratzeen berri

De Miguelek eta Otxandianok gaur bertan jasoko dute kaleratzearen berri. Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburuak Eusko Legebiltzarrera iritsi denean azaldu duenez, bere sailak kaleratzeak egiteko "dokumentazio guztia prest" dauka.

Atzo Gorenaren epaiaren jakinarazpen ofiziala jaso ostean, Eusko Jaurlaritza irmotasun-autoaren zain zegoela zehaztu du, bi kondenatuak "segurtasun juridiko osoz" kaleratu ahal izateko.

Tapia: ''Gaur itxiko dugu behin betiko 12 urtetik gorako prozesua''
Tapia: ''Gaur itxiko dugu behin betiko 12 urtetik gorako prozesua''
Tapia: ''Gaur itxiko dugu behin betiko 12 urtetik gorako prozesua''

0:25

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Euskal Autonomia Erkidegoa Eguneko albisteak Albisteak De Miguel Auzia