Politika -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Zentsura-mozioaren bozketa, Pasaiako sarraskia eta Frantziako Tourra hasteko 100 egun

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Tamames eta Abascal, atzo, Kongresuan. Argazkia: EFE
Tamames eta Abascal, atzo, Kongresuan. Argazkia: EFE
Tamames eta Abascal, atzo, Kongresuan. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, martxoak 22, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Sanchezen kontrako zentsura-mozioa: Voxek Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen aurka sustatutako zentsura-mozioa gaur bozkatuko dute. 09:00etan berrekingo diote eztabaidari, eta aurreikuspenen arabera, Voxeko 52 diputatuek bakarrik bozkatuko dute alde. PP abstenitu egingo da.

- Pasaiako sarraskia: 39 urte bete dira Espainiako Poliziak Pasaiako sarraskia burutu zuela. Jose Maria Izura, Pedro Maria Isart, Rafael Delas eta Dionisio Aizpuru Komando Autonomo Antikapitalistetako kideak tiroz hil zituzten. Gaur, haien oroimenez lore-eskaintza egingo da Azpeitian.

- Tourra hasteko 100 egun: 2023ko Frantziako Tourra hasteko 100 egun geratzen direla erakusten duen erlojua gaur, martxoaren 22an, jarriko dute martxan Bilbon. Hasi da atzerako kontaketa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Frantziako Tourra Politika albisteak Espainiako Gobernua argazkiak Frantzia argazkiak Ekonomia berriak Eguneko albisteak Pasaia argazkiak Albisteak