Politika -

Hauteskundeak

Nafarroako 346 kontzejuetan bozak deitu ditu Gobernuak datorren maiatzaren 28rako

Bestalde, datorren astelehenean Maria Chivite presidenteak Parlamenturako hauteskundeak deituko ditu.

Pertsona bat Nafarroan botoa ematen. Artxiboko argazkia: EFE
Pertsona bat botoa ematen
Pertsona bat Nafarroan botoa ematen. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako 346 kontzejuetan maiatzaren 28rako hauteskundeak deitu ditu gaur Gobernuak. Guztira, 41.921 biztanle daude hautetsontzietara deituta. 

Hartara, udaletan eta Parlamentuan ez ezik, kontzejuetan ere bozak izango dituzte egun horretan. 1.000 biztanletik beherako kontzejuetan presidentetzak eta sei ordezkaritza hautatuko dituzte; eta 50 eta 999 bitartekoetan, presidentetzak eta lau ordezkaritza.

Maiatzeko hitzorduarekin lotuta, beste zenbait akordio ere adostu dituzte, kasuan kasu erabiliko dituzten boto-paperak, sobreak eta inprimakiak, esaterako.

Hala, Parlamenturako sepia koloreko boto-paperak eta sobreak izango dira; kontzejuetarako, berriz, berdeak.

Hauteskunde mahaietan egongo direnentzako argibideak ere prestatu dituzte. Zozketa bidez aukeratuko dira ordezkariak, apirilaren 29a eta maiatzaren 3a bitartean.

Bestalde, datorren astelehenean Maria Chivite presidenteak Parlamenturako hauteskundeak deituko ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa Nafarroako Hauteskundeak Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Hauteskundeak Nafarroako udal eta foru hauteskundeak 2023 Nafarroako Gobernuko lehendakaria