Politika -

EITB Focus

Jeltzaleak, sozialistak eta Nafarroako PP, emakumezko boto-emaile gehien dituztenak

Alderdi horiek dute, hain justu, hautesleria zahartuena. Ifrentzuan, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos dira boto-emaileen artean gazte gehien dituzten indar politikoak.

Boto-emaileen profilari buruzko txostena

0:36

E.G. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

OHARRA: Eduki honek hainbat grafiko interaktibo ditu. Ondo ikusteko, zabaldu esteka hau zure nabigatzailean. 

EAJ, PSE-EE edo PSN eta Nafarroako PP bozkatzen duten 10 herritarretik 6 emakumeak dira, EITB Focus boto-asmoari buruzko makroinkestaren datuak xehe aztertuta ondorioztatu dezakegunez. Halaber, alderdi horien hautesleen herenek 65 urte baino gehiago dituzte. Kontrara, gazteria erakartzeko gaitasun gehiago dute EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek. 

Galdeketa egiteko, 8.000 elkarrizketa egin dituzte telefonoz ?6.600 Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta 1.200 Nafarroan?, eta Silvan&Miracle enpresak datu guztiak aletu ditu, EAEko eta Nafarroako hautesleriaren erradiografia zehatza egiteko. 

Dokumentua: Euskadiko txostena
Dokumentua: Nafarroako txostena

Sexuari erreparatuta, emakumeak dira nagusi (% 63) hauteskundeei begira zalantzan daudenen artean, eta arestian aipatutako alderdietan salbu, gainerakoetan boto-emaileen erdiak dira. Bestalde, Vox alderdiari botoa emango diotela adierazi duten herritarren % 72 gizonezkoak dira. 

Gazteriak (18-29 urte) EH Bilduren (bere hautesleriaren % 17 dira) eta Elkarrekin Podemosen (% 16) alde egiten du gehienbat. EAJren eta PSE-EEren 10 boto-emailetik 4k 65 urte baino gehiago dituzte, ehuneko hori txikiagoa da PSN (% 32), Nafarroako PP (% 37) eta UPN (% 35) alderdien kasuan. Hartara, ulergarria da pentsiodun eta erretiratuek jeltzale eta sozialisten hauteslerian duten pisua beste alderdiena baino handiagoa izatea.

Euskal hiztunak diren boto-emaileak nagusi dira EH Bilduren barruan: EAEko bere boto-emaileen erdiek ondo egiten dute berba, eta Nafarroakoen artean ere, 10 etxetik 5ean hitz egiten da. Beste muturrean daude UPN eta Nafarroako PPren boto-emaileak: % 97k gaztelaniaz bakarrik hitz egiten dute. 

Azkenik, Elkarrekin Podemosen hautesleen % 71rentzat hauteskunde-programa da garrantzitsuena; alderdi eta koalizio gehienen kasuan, boto-emaileen erdiek bakarrik lehenesten dute programa. 

Perfilak Euskadin, grafiko interaktiboa

Perfilak Nafarroan, grafiko interaktiboa

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV PSN Alderdi politikoak PSE-EE albisteak Eguneko albisteak Albisteak EiTB Focus Udal eta foru hauteskundeak 2023 Hauteskunde inkestak Nafarroako PP gaur Nafarroako udal eta foru hauteskundeak 2023 Nafarroako Hauteskundeei buruzko albisteak Hauteskundeak gaur Eae-ko udal eta foru hauteskundeak