Politika -
Radio Euskadin
Vueltarako polizia ezberdinen papera eztabaida faltsua da PSErentzat
Vueltako segurtasunaren inguruan sortu den polemika izan dute hizpide alderdi politikoek Radio Euskadin.
Erredakzioa
EAEtik pasako diren Vueltako etapen segurtasunak hautsak harrotu ditu. EAJk eta Ezker Anitzak estatuko segurtasun-indarren kopurua gutxitzeko eskatu dute beste behin.
EAJren ustez, auzia eztabaida politikoaz harago doa eta Estatutuari eragiten dio. Radio Euskadiko "Más que palabras" saioan "Ertzaintza da EAEko polizia" adierazi du Joseba Egibarrek. EAJrentzat Polizia Nazionalak eta Guardia Zibilak "erkidegotik aparteko mailara egokitu behar dute euren eginkizuna; estatuko segurtasun-indarren mugatze akordioan zehaztuta dagoen bezala".
Ildo honetan, EAJk atzo bertan ezarri zuen Kongresuan auzi honen inguruko ebazpen bat.
PSE-EEren iritziz, ordea, eztabaida faltsua besterik ez da. Txarli Prietoren iritziz, jeltzaleek Kongresuan proposatu duten auzia da, "asmatutako eztabaida, eta une honetan ez du gizartearen eskakizunekin bat egiten". Azkenik, Laura Garridok adierazi duenez, "segurtasuna ordena publikoa zaintzen dutenengatik bermatu nahi dugu. Polizia bakoitzak bere eskumenak zehaztuta ditu, eta osagarriak izan behar dira".