Politika -
PSEren Gobernuaren urteurrena
Patxi Lopez: 'Euskadik Rajoyren murrizketei uko egin die'
Lehendakariaren arabera, murrizketek ez dute "krisiaren kontrako plan" batekin bat egiten eta "Espainiak behar duenaren aurka doaz".
Erredakzioa
Patxi Lopezen Gobernua "Mariano Rajoyren murrizketen aurka" dago, "ez dutelako ez haztea, ezta Espainiak behar duen produkzio eredua aldatzea ahalbidetzen ere". Ildo honetan, "gizarte eredua ezerezean" utziko dutela esan du lehendakariak.
Donostian, Gobernu sozialistaren hirugarren urteurrena ospatzeko egin duten ekitaldian, murrizketek ez dutela "krisiaren kontrako plan" batekin bat egiten adierazi du Patxi Lopezek. "Espainiak hazi egin behar du eta enplegua sortu behar du; murrizketak ongizatearen estatua suntsitzeko plan ideologiko batekin datoz".
"Horregatik, guk argi eta garbi esaten dugu Euskadin ez ditugula osasun zerbitzuak murriztuko eta ez dugula koordainketa ezarriko. Hemen, herritarrek ez dute botikengatik gehiago ordainduko, bekak areagotuko ditugu eta ikerketa eta garapenean inbertitzen jarraituko dugu 2015. urtean BPGren % 3ra iritsi arte. Gainera, sindikatuekin eta enpresaburuekin adostutako politikak abiatuko ditugu, enpleguaren aurka borrokatzeko eta hazkundea lortzeko", adierazi du lehendakariak.