Politika -
Albin atxilotuta
Asteartean atxilotutako ETAko ustezko kideak inputatu ditu Frantziak
Frantziako epaileek talde terroristaren kide izatea leporatu diete Ugaitz Errazquin Telleriari eta Jose Javier Oses Carrascori.
Erredakzioa
Asteartean Frantziako Albi hirian Poliziak atxilotutako Ugaitz Errazquin Telleria eta Jose Javier Oses Carrasco ETAko ustezko bi kideak inputatu dituzte, Frantziako epaitegietako iturriek jakitera eman dutenez. Bi hauei talde terroristaren kide izatea leporatu diete. Fiskaltzak behin-behineko kartzelaldia eskatu du.
Atxilotuak Tolosatik Parisera eraman zituzten ostiralean, eta bertan Laurence Le Vert terrorismoaren aurkako epailearen aurrean deklaratu zuten.
Fiskaltzak dokumentazioa eta ibilgailuen matrikulak faltsutzea, armak izatea eta helburu terroristak dituen gaizkileekin elkartzea leporatu die atxilotuei.