Politika -

Hauteskundeak EAEn

PSE: 'EAJk eta PPk badakite legegintzaldiak bizitza duela aurretik'

Lehendakariak legegintzaldia agortzeko asmoa duela berretsi du Oscar Rodriguez PSE-EEko idazkari orokorrak eta horregatik, Jaurlaritzak "aurrekontuak landu" behar dituela gaineratu du.

Oscar Rodriguez PSE-EEko idazkari orokorra. EITB
Oscar Rodriguez PSE-EEko idazkari orokorra. EITB
Oscar Rodriguez PSE-EEko idazkari orokorra. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk, PPk eta oposizioko beste alderdiek "legegintzaldiak aurretik bizitza duela" badakitela adierazi du Oscar Rodriguez  PSE-EEko idazkari orokorrak, eta, hori dela eta, hauteskundeak aurreratzearen inguruan hasi den eztabaida itxitzat ematen dutela esan du. "Konturatu dira euskaldunei ez zaiela hauteskundeetako data axola, arazoei irtenbideak emateko neurriak hartzea baizik".

Oscar Rodriguez PSE-EEko idazkari orokorrak prentsaurrekoa eman du legegintzaldiko legeen inguruko balantzea egiteko. Bere iritziz, "agenda berriz berera bueltatu da; proposamen politikoak egitera".

Ildo honetan, EAJri eta PPri "egoerak eskatzen duen moduan" jokatzeko eta legegintzaldiari gelditzen zaizkion hilabeteetan "lege-proposamenak blokeatzeko estrategia" alde batera uzteko eskatu die. Horregatik, 2013ko Aurrekontuen Legea aurrera ateratzeko, "laguntzeko prest" egoteko eskatu dio EAJr.

Lehendakariak legegintzaldia agortzeko asmoa duela gaineratu du, horregatik Jaurlaritzak "aurrekontuak landu" behar ditu. Azkenik, Jaurlaritzak legeen inguruan eginiko lana baloratu du, eta positibotzat jo du akordioak egiteko eta proiektuak Legebiltzarrean aurrera ateratzeko izan duten ahalmena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea