Politika -
ETAren biktimak
Pagazaurtundua: 'Umiltzen bagaituzte, mendekuz erantzun dezakegu'
ETAren amaiera irabazlerik eta galtzailerik gabe izatea eskatzen dutenak kritikatu ditu Terrorismoaren Biktimen Fundazioko presidenteak.
Erredakzioa
ETAren amaierak biktimak "umiltzen" baditu, hauek mendekuz erantzuteko gogoa izan dezaketela ohartarazi du Maite Pagazaurtundua Terrorismoaren Biktimen Fundazioko presidenteak.
Madrileko Unibertsitate Konplutentseko udako ikastaroetako hitzaldi batean parte hartu du, eta Estatuak saldu egiten dietela sentitzen badute, mendekuz erantzuteko gogoa sor daitekeela adierazi du.
Ildo honetan, ETAren amaiera irabazlerik eta galtzailerik gabe izatea eskatzen dutenak kritikatu ditu.
Ezker abertzalearen garaipen politikoaren inguruan, Bilduk erakundeetan egoteagatik "aspertzeko adina diru" izatea salatu du, biktimen elkarteek zotzik ez duten bitartean.
Bestalde,ETAren mehatxuagatik joan zirenek Euskadin boza emateko aukerarekin ezkorra dela aipatu du.
Azkenik, biktimen eta ETAko presoen arteko bilerak aipatu ditu, eta bere iritziz, "idealismo moralean" besterik ez daude, baina ez dute egiazko arazoa kontuan hartzen: "ETAren aurkako gizartearen gaitzespena".