Politika -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: 'Bai bakarrik da bai', Zabalza auzia eta '20.000 millones de abejas' aurrestreinaldia

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Emakume bat, "Ez da abusua, bortxaketa da" leloa daraman kartela eskuetan duela. Argazkia: EFE
Emakume bat, "Ez da abusua, bortxaketa da" leloa daraman kartela eskuetan duela
Emakume bat, "Ez da abusua, bortxaketa da" leloa daraman kartela eskuetan duela. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, apirilak 18, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Bai bakarrik da bai' legea: Sexu-erasotzaileei ezarritako zigorrak murriztu eta gobernu-koalizioa zatitu ostean, 'Bai bakarrik da bai' legearen erreformaren alde batzuk zuzentzeko PSOEk bultzatutako lege-proposamena gaur eztabaidatuko dute Justizia Batzordean, eta ostegunean iritsiko da Kongresuko osoko bilkurara.

- Zabalza auzia: EAJk eta Geroa Baik Arturo Espejo guardia zibilaren maila igoerari buruz egindako galderei erantzungo die Espainiako Gobernuak Senatuan.

- 20.000 millones de abejas pelikularen aurrestreinaldia: Gaur, asteartearekin, iritsiko da Estibaliz Urresola laudioar zinemagilearen 20.000 millones de abejas filmaren aurrestreinaldia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika PNV-EAJ Alderdi Sozialista Indarkeria matxista Espainian Geroa Bai Zinema Eguneko albisteak Azken kultur albisteak Albisteak Podemos berriak Espainiako Senatua Euskal zinema gaur