Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Lourdes Zabalza, Marlaskari erantzunez: "Ikertzen ez bada, ezinezkoa da ebazpen judizialik egotea"

Espainiako Barne ministroak egindako adierazpenek ez dute Zabalzaren familia ezustean harrapatu. "Betiko kontua da. Auzia zabalik zegoenean, bertsio ofiziala zalantzan jartzen zuten epaileak alboratu egiten zituzten. Horrela ezinezkoa da", adierazi du.

Lourdes Zabalza, Mikelen arreba
Lourdes Zabalza, Mikelen arreba
Lourdes Zabalza, Mikelen arreba

LUZIA ZUGADI LASA | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lourdes Zabalza, Mikelen arreba, elkarrizketatu dute gaur, asteazkenarekin, Radio Euskadiko "Boulevard" saioan, eta Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak bart egindako adierazpenei erantzun die: "Ikertzen ez bada, ezinezkoa da ebazpen judizialik egotea, eta, beraz, norbait inputatzea".

Marlaskak atzo esan zuen Arturo Espejo Guardia Zibilaren teniente jenerala —berriki mailaz igo dute— ez dagoela eta ez dela inoiz inputatuta egon orain 37 urte Mikel Zabalza hiltzeagatik.

Espainiako Barne ministroak egindako adierazpenek, baina, ez dute Zabalzaren familia ezustean harrapatu. "Betiko kontua da. Auzia zabalik zegoenean, bertsio ofiziala zalantzan jartzen zuten epaileak alboratu egiten zituzten. Horrela ezinezkoa da", adierazi du.

Egoera horren aurrean etsita dauden galdetuta, "neurri batean bai", erantzun du. "Horma apurtezin bat dugu aurrean, oso ondo babestuta dagoen harresi bat. Geroz eta itxaropen gutxiago dugu", nabarmendu du.

Halaber, esker oneko hitzak izan ditu PSE-EEko idazkari nagusi Eneko Anduezarentzat, atzo honakoa esan baitzuen: "Lotsatuta eta haserretuta gaude gertatu denagatik, eta aukera dugunean gure sumindura adieraziko diogu Marlaskari, eta baita Zabalzaren sendiari ere".

"Uste dut hitz zintzoak direla, baina Madrilek agintzen du. Denborak esango du. Dena den, lasaitzen gaitu PSOE barruan baten batzuk gure alde egotea", erantsi du.

Itxaso Atutxa: ''Marlaska ministroa da eta erantzukizun politikoak ditu adierazpenak egiten dituenean''
Itxaso Atutxa: ''Marlaska ministroa da eta erantzukizun politikoak ditu adierazpenak egiten dituenean''
Itxaso Atutxa: ''Marlaska ministroa da eta erantzukizun politikoak ditu adierazpenak egiten dituenean''

01:00

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua albisteak Eguneko albisteak Albisteak Polizia abusuen kasuak