Politika -

Bonbardaketaren 86. urteurrena

Espainiako Gobernuak ministro bat bidaliko du aurrenekoz Gernikako bonbardaketa oroitzeko ekitaldira

Iaz, Exekutiboak lehen aldiz gaitzetsi zuen sarraskia, eta Estatu idazkari bat igorri zuen ekitaldira.

Fernando Martinez Lopez Estatu idazkaria, iazko ekitaldian. EFE
Fernando Martinez Lopez Estatu idazkaria, iazko ekitaldian. EFE
Fernando Martinez Lopez Estatu idazkaria, iazko ekitaldian. EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Felix Bolaños Espainiako Gobernuaren Presidentzia eta Memoria Demokratikorako ministroak parte hartuko du asteazkenean Gernikako Bonbardaketaren 86. urteurrena oroitzeko lore eskaintzan, Exekutiboaren iturriek EITBri azaldu diotenez.

Hori horrela, ministro batek lehen aldiz hartuko du parte omenaldian. Iaz, Espainiako Gobernuak aurrenekoz bidali zuen ordezkari bat ekitaldira, baina Estatu idazkaria izan zen, Fernando Martinez Lopez, Memoria Demokratikoko Estatu idazkaria.

2022an, Exekutiboak lehen aldiz gaitzetsi zuen sarraskia.

Duela bi urte, Iñigo Urkullu lehendakariak gutun bat igorri zion Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari, ekitaldian parte hartzea eskatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gernikako bonbardaketa Politika Espainiako Gobernua Gernika-Lumo Eguneko albisteak Albisteak