Politika -

Iragarpena

Leire Pajinek politika utzi du aldi baterako

Osasun ministro ohi eta PSOEren Antolakuntza idazkari ohiak Osasunaren Erakunde Panamerikarrean lan egingo du.

Leire Pajin Osasun ministro ohi eta PSOEren Antolakuntza idazkari ohia. Argazkia: Efe
Leire Pajin Osasun ministro ohi eta PSOEren Antolakuntza idazkari ohia.
Leire Pajin Osasun ministro ohi eta PSOEren Antolakuntza idazkari ohia. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Leire Pajin Osasun ministro ohi eta PSOEren Antolakuntza idazkari ohiak iragarri du politika utzi duela aldi baterako. Orain, bere "ametsa" beteko du, eta Osasunaren Erakunde Panamerikarrean lan egingo du.

Twitterren eman du erabakiaren berri. Kongresuan duen eserlekua utziko du horrela, baina ez du argitu Valentziako PSOEren idazkariorde nagusi kargua utziko ote duen; izan ere, duela hilabete batzuk hartu zuen ardura hori.

"Politika utzi dut aldi baterako. Berriro ere garapenerako lankidetzan arituko naiz Osasunaren Erakunde Panamerikarrean", adierazi du tuitean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea