Politika -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Gernikako bonbardaketa, indarkeria matxista haurdunaldian eta Hezkuntza Legea

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Iazko omenaldiaren irudi bat. Argazkia: EFE
Iazko omenaldiaren irudi bat.
Iazko omenaldiaren irudi bat. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, apirilak 26, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Gernikako bonbardaketaren urteurrena: Duela 86 urte Kondor Legioko hegazkinek egindako bonbardaketa gogoratuko du gaur Gernikak. Martxoak 3 elkarteak bonbardaketaren biktimen omenezko sirena jotzeko ohorea izango du, 15:45ean.

- Indarkeria matxista haurdunaldian: Emakumeek haurdunaldian bizi duten ahultasun berezia eta emaginek agente aktibo gisa duten zeregina aztertuko du gaur Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, SATEVIren egoitzara egingo duen bisitan.

- Greba itunpeko ikastetxeetan: Eusko Jaurlaritzak atzo onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Lege Proiektuak zeresana ematen jarraituko du. Orain, Eusko Legebiltzarrera bidaliko dute testua, tramitazioa hasteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gernikako bonbardaketa Berriak Politika Heziberri hezkuntza plana Indarkeria matxista Espainian Zer gertatu da Bizkaian? Eusko Jaurlaritza berriak Gernika-Lumo argazkiak Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Mundu matxista