Politika -

KATALUNIA

Auzitegi Gorenak berretsi egin du Laura Borrasi eserlekua erretiratzeko Hauteskunde Batzordearen erabakia

Epaiaren arabera, Laura Borrasen idatziak "ez du inolako argudiorik ematen" kautelazko neurri batek eskatzen duen urgentzia justifikatzeko.

Laura Borras (Junts), artxiboko argazki batean. EFE
Laura Borras (Junts), artxiboko argazki batean. EFE
Laura Borras (Junts), artxiboko argazki batean. EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Salak berretsi egin du Laura Borrasek Kataluniako Parlamentuan duen eserlekua erretiratzeko Hauteskunde Batzordeak maiatzaren 3an hartutako erabakia. Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak Juntseko parlamentariari lau urte eta erdiko espetxe zigorra eta hamahiru urteko inhabilitazioa ezarri ostean etorri zen horrek Kataluniako Ganberan zuen aulkiari buruzko erabakia.

Gorenaren epaiaren arabera, Laura Borrasen idatziak "ez du inolako argudiorik ematen" kautelazko neurri batek eskatzen duen urgentzia justifikatzeko. 

Auto berean, Auzitegi Gorenak maiatzaren 12ra arteko epea (15:00ak arte) eman die Hauteskunde Batzorde Zentralari eta Fiskaltzari, kautelazko neurriari buruzko alegazioak aurkez ditzaten.

Kataluniako Parlamentuak erabaki beraren kontra aurkeztutako errekurtsoari dagokionez, Auzitegi Gorenak hamar egun eman dizkio Hauteskunde Batzorde Zentralari alegazioak egiteko, kautelazko neurriari buruz erabaki aurretik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken albisteak Politika Auzitegi Gorena albisteak Ustezko ustelkeria politikoa Eguneko albisteak Albisteak