Politika -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Hauteskunde kanpaina, Iruñeko hilketa eta elikagaiak alferrik ez galtzeko legea

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, maiatzak 11, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Hauteskunde kanpainaren hasiera: Gaur abiatuko da maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeen kanpaina. Euskal alderdien ekitaldi gehienak Gasteizen eta Iruñean egingo dira.

- Iruñeko hilketa: Iruñean bikotekidea hiltzea leporatuta atzo atxilotutako 31 urteko emakumea gaur edo bihar eramango dute epailearen aurrera. Atzo arratsaldean izan zen hilketa, Arrotxapea auzoan.

- Elikagaiak alferrik ez galtzeko legea: Elikagaiak alferrik ez galtzeko legea eztabaidatuko da Diputatuen Kongresuan. Arau horren arabera, elikagaiak ekoizten eta eraldatzen dituzten enpresek, baita banatzen dituztenek ere, milioi erdi eurorainoko zigorrak jaso ahalko dituzte janaria alferrik galtzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua albisteak Berriak Politika Iruñeko albisteak Nafarroa Eguneko albisteak Albisteak Foru hauteskundeak 2023