Politika -

Inkesta

Sumar izango litzateke une honetan hirugarren indar bozkatueta Espainian, CISen arabera

Maiatzaren 3tik 8ra egindako inkestak PSOE jo du berriro garaile, botoen % 29,1 jasota —apirilean baino 1,3 puntu gutxiago—. CISen arabera, PPk bozen % 27,2 jasoko luke —apirilean baino 1,1 puntu gehiago—.

Yolanda Diaz (Sumar). Argazkia: EFE
Yolanda Diaz (Sumar)
Yolanda Diaz (Sumar). Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CISen azken inkestaren datuak ezagutarazi dituzte asteazken honetan, eta, horien arabera, Espainiako presidenteorde Yolanda Diazen Sumar alderdia izango litzateke une honetan hirugarren indar bozkatuena Espainian, botoen % 13,3 jasota. PSOEren eta Podemosen "beheraldiak" emango lioke indarra, hain zuzen ere, Diazen alderdiari.

Maiatzaren 3tik 8ra -EH Bilduren zerrendekin sortutako ika-mika baino lehen- egindako inkestak PSOE jo du berriro garaile, botoen % 29,1 lortuta —apirilean baino 1,3 puntu gutxiago—. CISen arabera, PPk bozen % 27,2 jasoko luke —apirilean baino 1,1 puntu gehiago—.

CISen azken-aurreko inkestan azaldu zen aurrenekoz Sumar alderdia, eta hilabeteko epean botoen % 10,6 izatetik %12,3 izatera igaro da. Podemosek, aldiz, behera egin du boto kopuruan, % 6,1eraino.

Voxek ere babesa galduko luke Espainian, inkesta horren arabera; PPren kontrara.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSOE PP Hauteskunde orokorrak Espainiako Gobernua Espainia Eguneko albisteak Albisteak Vox Hauteskunde inkestak Yolanda Diaz Sumar Mugimendua 2024