Politika -

Madrilen

Terrorismoaren Biktimei buruzko Goi Mailako Biltzarra abiatu da

Terrorismoaren aurkako Munduko Foroko, Nazio Batuen Erakundeko eta nazioarteko beste erakunde batzuetako kideek terrorismoaren biktimak babesteko esperientziak konpartituko dituzte bertan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foroko kide diren 30 herrialdeek eta Nazio Batuetako eta nazioarteko beste erakunde batzuetako kideek terrorismoaren biktimak babesteko esperientziak konpartituko dituzte.

Horrez gain, terrorismoaren biktimen eta biktimen elkarteen ordezkarien bitartez, muturreko hitzaldien aurka eta, orokorrean, terrorismoari aurre egiteko egiten duten lana ezagutzeko aukera izango dute adituek.

Konferentziaren ostean, parte hartuko duten Gobernuek biltzarreko ondorio nagusiak eta Foroaren Ekintza Plana bilduko dituen Madrileko Adierazpena irakurriko dute.

Hasiera ekitaldian izango dira Jose Manuel Garcia-Margallo Kanpo Arazoetako ministroa, Ignacio Ulloa Estatuko Segurtasun idazkaria eta Maria Otero Segurtasun Zibilerako, Demokraziarako eta Giza Eskubideetarako Estatu idazkaria.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea