Politika -

EH Bildu

Urkulluk zalantzan jarri du Aralar, EA eta Alternatiba eroso daudela

EAJren presidente eta lehendakarigaiak esan du ez zitzaiola gustatuko "lehendakaria nola aukeratu duen esaten ez duen" alderdi bateko kide izatea.

Iñigo Urkullu EAJren presidente eta lehendakarigaia. Argazkia: Efe
Iñigo Urkullu EAJren presidente eta lehendakarigaia.
Iñigo Urkullu EAJren presidente eta lehendakarigaia. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu EAJren presidente eta lehendakarigaiak zalantzan jarri du EH Bildu koalizioa osatzen duten alderdiak "eroso" egotea, izan ere, erabakiak hartzerakoan "ezker abertzale marxistaren ortodoxiarekin jarraitzen dute".

Ser irrati-katean egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, ez zitzaion gustatuko "lehendakaria nola aukeratu duen esaten ez duen" alderdi bateko kide izatea.

Hori dela eta, "koalizio horretan dauden eta ezker abertzalean inoiz izan ez direnak eroso sentitzen badira politika ulertzeko eta egiteko moduarekin, hor konpon", adierazi du Urkulluk EAri, Aralarri eta Alternatibari erreferentzia eginez.

Gainera, Urkullu harrituta agertu da EH Bilduk "austeritatea aldarrikatu eta gero egungoak baino sail gehiago dituen" balizko Jaurlaritza bat aurkeztu zuelako.

Dena dela, EAJren buruak ez du baztertzen ezker abertzalearekin akordioak egitea Jaurlaritzarako; eta berdin PSE-EErekin eta PPrekin.

Hala eta guztiz ere, EAJk "adostasun handiak" lortu nahi omen ditu bakegintza alorrean eta krisitik ateratzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea