Politika -
Biltzarra, Madrilen
'Ermuko espiritua' bizirik dagoela esan du Rajoyren Gobernuak
Hamabost urte beteko dira bihar ETAk Miguel Angel Blanco bahitu zuela. Bahiketa eta hilketa hark ETAren aurkako mobilizazio handiena eragin zuen, Estatuan.
Erredakzioa
Ignacio Ulloa Estatuko Segurtasun idazkariak adierazi duenez, "Ermuko espirituak bizirik jarraitzen du euskal herritarren eta espainiarren bihotzetan", bihar ETAk Miguel Angel Blanco Ermuko PPko zinegotzia bahitu zuela hamabost urte beteko direnean.
Estatuko Segurtasun idazkariak Maria del Mar Blancori (Ermuko PPko zinegotziaren arreba) erantzun dio, neba hil zutenean poztu zirenak orain demokrazian parte hartzea deitoratu ondoren elkarrizketa batean.
Ulloaren esan duenez, Auzitegi Konstituzionalak erabaki behar izan du Bilduk erakundeetan egoteko aukeraren inguruan, eta Gobernuak "onartu egin behar ditu epaileen erabakiak".
Hamabost urte beteko dira bihar ETAk Miguel Angel Blanco bahitu zuela, Estatuan ETAren aurkako mobilizazio handiena eragin zuen bahiketa eta hilketa izan zela.