Politika -

Hauteskunde-kanpaina

Hauteskunde-kanpainako azken larunbata, botoa eskatzeko ekitaldi ugarirekin

Emaitza estuak espero dira zenbait udalerritan, eta, beraz, hautagaiak ahaleginak areagotzen ari dira kanpainaren bigarren eta azken asteburu honetan, herritarren botoa lortzeko.

Gaurko ekitaldien laburpena, argazkietan. EITB MEDIA
Gaurko ekitaldien laburpena, argazkietan. EITB MEDIA
Gaurko ekitaldien laburpena, argazkietan. EITB MEDIA

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeetan botoa emateko hitzorduaren atzera kontaketa aurrera doa, eta, larunbat honetan, alderdi politikoek haien hauteskunde-ekitaldiak areagotu dituzte, ahalik eta boto gehien erakartzeko asmoz. Hala, mitinak egin dituzte Euskadi eta Nafarroako udalerri askotan, baita hiriburuetan ere. Gainera, emaitza estuak espero dira toki askotan, eta herritarren botoak erabakigarriak izan daitezke. Horrenbestez, ez dago galtzeko denborarik hauteskunde-kanpainaren bigarren eta azken asteburu honetan.

EAJk, Agurainen egin du gaur bere ekitaldi nagusia, eguerdian, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusigaia bertan direla. Arabako ahaldungaiak Agurain herrirako bi ereduak kontrajarri ditu. Bestalde, Aitor Estebanek boto-emaile sozialista eta popularrei Agurainen boto erabilgarria eman dezatela eskatu die.

Iñigo Urkullu lehendakariak mobilizaziorako deia egin du Agurainen
Iñigo Urkullu lehendakariak mobilizaziorako deia egin du Agurainen
Iñigo Urkullu lehendakariak mobilizaziorako deia egin du Agurainen

01:12

EH Bilduk, berriz, Arnaldo Otegi koalizio abertzaleko koordinatzaile nagusia, Maddalen Iriarte ahaldun nagusigaia eta Juan Karlos Izagirre Donostiako alkategaia bildu ditu Gipuzkoako hiriburuan. Maiatzaren 28ko titularrak idatzi gabe daudela ohartarazi du Iriartek, eta koalizio subiranistari botoa emateko arrazoi asko daudela gaineratu du Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak.

Maiatzaren 28ko titularrak idatzi gabe daudela ohartarazi du Maddalen Iriarte ahaldungaiak
Maiatzaren 28ko titularrak idatzi gabe daudela ohartarazi du Maddalen Iriarte ahaldungaiak
Maiatzaren 28ko titularrak idatzi gabe daudela ohartarazi du Maddalen Iriarte ahaldungaiak

01:07

PSE-EEk ere hainbat ekitaldi egin ditu Euskadin. Patxi Lopez, Portugaleteko ekitaldian izan da, Mikel Torres alkatearekin eta Teresa Laespada ahaldun nagusigaiarekin batera. Lopezek kritika zorrotzak zuzendu dizkio eskuinari eta hitzeman du, maiatzaren 28tik aurrera, Ezkerralde osoan aginduko dutela sozialistek.

Halaber, Eneko Andueza, PSE-EEko idazkari nagusia, Cristina Gonzalez Arabako ahaldun nagusigaiarekin batera izango da arratsaldean.

Patxi Lopezek (PSOE) kritika zorrotzak zuzendu dizkio eskuinari
Patxi Lopezek (PSOE) kritika zorrotzak zuzendu dizkio eskuinari
Patxi Lopezek (PSOE) kritika zorrotzak zuzendu dizkio eskuinari

00:47

Elkarrekin Podemosek Irunen egin du hauteskunde ekitaldi nagusia, Pilar Garrido Ahal Duguko koordinatzailearekin, Rafa Mayoral Podemoseko buruzagiarekin, Miren Echeveste Gipuzkoako ahaldun nagusigaiarekin eta David Nuño Irungo alkategaiarekin. Bidasoaldean osasun zerbitzuak bizi duen egoera ditu koalizioak. Eraiki gabeko anbulatorioak, itxaron zerrenda luzeak, lehen arreta ahulduta… Kexu izan dira pandemia aitzakiatzat erabili izan delako, euren iritzian, sistema pribatizatzeko.

Bidasoaldean osasun zerbitzuak bizi duen egoera salatzeko Irunen izan da Elkarrekin Podemos
Bidasoaldean osasun zerbitzuak bizi duen egoera salatzeko Irunen izan da Elkarrekin Podemos
Bidasoaldean osasun zerbitzuak bizi duen egoera salatzeko Irunen izan da Elkarrekin Podemos

00:45

PP, berriz, Plentzian izan da larunbat goiz honetan. Urte osorako turismoa bultzatu nahi duela esan du Raquel Gonzalez (PP) Bizkaiako ahaldungaiak, eta itsas-herri horretara aldaketa eraman nahi duela. Arratsaldean, Isabel Diaz Ayuso izango da PPko ekitaldian, Bilbon.

Urte osorako turismoa bultzatu nahi du Raquel Gonzalez (PP) Bizkaiako ahaldungaiak
Urte osorako turismoa bultzatu nahi du Raquel Gonzalez (PP) Bizkaiako ahaldungaiak
Urte osorako turismoa bultzatu nahi du Raquel Gonzalez (PP) Bizkaiako ahaldungaiak

00:47

Nafarroan

Eskuinari bidea ixteko botoak eskatu dizkie ezkerreko koalizioek boto-emaileei Nafarroan. Kanpainaren erdi lanak eginda, ekitaldi nagusiak iritsi dira: EH Bilduk Arnaldo Otegi ekarri zuen Labrit pilotalekura. Zurekin Nafarroa koalizioak, berriz, Yolanda Diaz.

UPNk, berriz, Navarra Arena pabilioian egingo du gaur hauteskunde-kanpainako ekitaldi nagusia, Javier Esparza presidentegaiaren eta Cristina Ibarrola Iruñeko alkategaiaren hitzaldiekin. Ekitaldia arratsaldean izango da, 18:30ean, Miguel Tellado PPko Antolakuntza idazkariordeak hautagai popularrekin batera beste ekitaldi batean parte hartu eta ordubete geroago.

Goizean, Maria Chivite PSNren Nafarroako presidentegaiak eta Elma Saiz Iruñeko udalerako hautagaiak haien proposamenak aurkeztu dituzte, eta botoa eskatuko diete herritarrei. Laura Aznal EH Bilduren Nafarroako presidentegaiak, hezkuntzari buruz hitz egin du goizean, eta Joseba Asironek, Iruñeko alkategaiak, feminismoari eta aniztasunari buruzko beste ekitaldi batean parte hartu du.

Uxue Barkos Geroa Baiko presidentegaiak eta Koldo Martinez Geroa Baiko Iruñeko alkategaiak ekitaldi bat egin dute eguerdian hirian. Bestalde, Txema Mauleonek, Zurekin Nafarroa koalizioaren Iruñeko Udalerako hautagaiak, memoria historikoari buruzko proposamenak aurkeztu ditu.

Eskuinari bidea ixteko botoak eskatu dizkie ezkerreko koalizioek boto-emaileei Nafarroan
Eskuinari bidea ixteko botoak eskatu dizkie ezkerreko koalizioek boto-emaileei Nafarroan
Eskuinari bidea ixteko botoak eskatu dizkie ezkerreko koalizioek boto-emaileei Nafarroan

1:13
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV PP UPN PSN Euskal Autonomia Erkidegoa EAEko hauteskundeak Alderdi politikoak EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Hautagaiak Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Hauteskundeak Udal eta foru hauteskundeak 2023