Politika -

Diputatuen Kongresuan

Errekondok ez du Blancoren hilketa gaitzetsi eta PPk kontuan izango du

Rafael Larreina Amaiurreko diputatuak esan du Miguel Angel Blancoren hilketa "konpondu beharreko injustizia" dela.

Xabier Mikel Errekondo (Amaiur). Argazkia: EITB.
Xabier Mikel Errekondo (Amaiur). Argazkia: EITB.
Errekondok ez du Miguel Angel Blancoren hilketa gaitzetsi

00:33

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko Kongresuko bozeramaileak ez die Miguel Angel Blanco PPko zinegotziaren hilketaren inguruko galderei erantzun nahi izan, eta, horren ondorioz, Alfonso Alonsok (PP) esan du popularrek kontuan izango dutela Errekondoren jarrera.

Errekondoren ordez, Rafael Larreina Amaiurreko diputatuak hitz egin du. Miguel Angel Blancoren hilketa "konpondu beharreko injustizia" dela esan du, eta biktima "guztiei” eta Blancoren familiari "errespetua" adierazi die.

Blancoren hilketa "askotan" gaitzetsi duela esan du Larreinak, eta Aieteko Adierazpena ekarri du gogora.

Xabier Mikel Errekondok ez du gai horri buruzko adierazpenik egin, nahiz eta atentatu hura gaitzesten duen hainbatetan galdetu dioten. Alfonso Alonsok Errekondoren jarrera kritikatu eta kontuan izango dutela azpimarratu du. Errekondok Miguel Angel Blancoren hilketa ez gaitzestea "nazkgarria" iritzi du Alonsok. "Kontagailua martxan da, eta oso aringo egin du aurrera", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea