Politika -
IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: Posta bidez bozkatzeko epea, Gasteizko hilketa matxista eta Unibertsitateen Plana
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, maiatzak 30, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Posta bidez bozkatzeko epea: Gaurtik hasita, uztailaren 23an izango diren hauteskunde orokorretarako posta bidezko botoa emateko eskaera egin daiteke, hauteskunde-hitzordua aurreratzeko Errege Dekretua Espainiar Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE, gaztelaniazko sigletan) argitaratu ondoren. Uztailaren 13ra arte egin daiteke eskaera, Correosen edozein bulegotan.
- Gasteizko hilketa matxista: Maialen Mazonen ustezko hiltzailea Zaragozatik Gasteizera ekarri dute bart. Sortzez valentziarra den 33 urteko gizasemea hiriburuko ertzain-etxean dute jada, epailearen aurrera noiz eramango zain.
- Unibertsitateen Plana: Unibertsitate Sistemaren Plana 2023-2026 aurkeztuko dute gaur Gasteizen. Aurkezpen ekitaldian, besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Eva Ferreira, Juan Jose Etxeberria eta Vicenta Atxa, EHUko, Deustuko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko errektoreak, hurrenez hurren, izango dira.