Politika -

Gipuzkoako Aldundia

Echevestek aukeran eman dio PSE-EEri ezkerreko gobernua osatzea edo Gipuzkoa PPri "oparitzea"

Echevestek nabarmendu du hautestontziek agerian utzi dutela EAJ eta PSE-EE eraikitzen aritu diren Gipuzkoa urrun dagoela herritarrek nahi eta behar dutenetik. Maddalen Iriartek, bere aldetik, "gehieNgo aurrerakoia osatzeko emandako aurrerapausoa" eskertu dio Elkarrekin Podemosi.

Miren Echeveste Elkarrekin Podemos-IU koalizioko Gipuzkoako batzarkidea
Miren Echeveste Elkarrekin Podemos-IU koalizioko Gipuzkoako batzarkidea
Miren Echeveste Elkarrekin Podemos-IU koalizioko Gipuzkoako batzarkidea

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miren Echeveste Elkarrekin Podemos-IU koalizioko Gipuzkoako batzarkideak adierazi du hauteskundeen emaitzek ziklo aldaketa ekarri behar dutela, eta prest agertu da hautestontziek aldarrikatu duten ezkerreranzko norabidearen alde egiteko.

"Gipuzkoako gizarteak hautestontzietan adierazitako nahia gauzatzeko unea da. Gipuzkoako ezkerreko lehen koalizio gobernua aurrera ateratzeko aukera da" adierazi du. Horrekin lotuta, zera azpimarratu du: "orain PSE-EEk erabaki behar du ezkerrerantz aldaketa eskatzen duen gehiengo sozialari entzungo dion edo eskuinera begiratu eta PPren botoak onartzea aukeratuko duen, politika neoliberalak eta eskuinaren murrizketak aplikatzen jarraitzeko".

Echevestek prentsaurrekoa eman du Donostian iragan igandeko hauteskundeen inguruko gogoeta egiteko, eta bertan nabarmendu du hautestontziek agerian utzi dutela EAJ eta PSE-EE eraikitzen aritu diren Gipuzkoa urrun dagoela herritarrek nahi eta behar dutenetik. 

"Gehiengo aurrerakoia osatzeko emandako aurrerapausoa" eskertu du Maddalen Iriartek

Maddalen Iriarte, EH Bilduren Gipuzkoako ahaldungaiak "Gipuzkoako Batzar Nagusietan gehiengo aurrerakoia osatzeko emandako aurrerapausoa" eskertu dio Elkarrekin Podemosi.

Bere sare sozialetan zabaldutako mezu batean azaldu duenez, "gipuzkoarren gehiengoaren borondateari erantzuna emango dion gobernu zabala osatzeko urratsa da" eta berau gidatzeko "ardura" berretsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Gaurko albisteak Gipuzkoa PSE-EE albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Podemos Podemos Ahal Dugu Euskadi Gipuzkoako Foru Aldundia