Politika -

Urteurrena

Duela hamabost urte sortu zen 'Ermuko izpiritua'

Duela hamabost urte agertu zen Miguel Angel Blanco Ermuko PPko zinegotzia hil zorian Lasarte-Oriako baso batean. ETAk bahitu zuen bi egun lehenago eta buruan bi tiro emanda utzi zuen basoan.

Miguel Angel Blanco. Argazkia: EITB
Miguel Angel Blanco.
Mari Mar Blancok bere nebaren hilketa gogoratu du, 15 urte eta gero

01:25

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur beteko dira 15 urte ETAk Miguel Angel Blanco bahitu eta hil zuela. Ermuko PPko zinegotzia oso larri aurkitu zuten Lasarte-Oriako baso batean, buruan tiroa jota. Donostiako erietxera iritsi zen eta handik ordu batzuetara, goizaldean, hil zen. Bere aldeko omenaldi ugari antolatu dituzte gaurko.

Zinegotzia hil zutela jakin zenean, jendea edozein kale izkinetan ageri zen negarrez. Ermuan bertan milaka lagun atera ziren kalera, hiltzaileen kontra oihuka. Orduko haserrea HBren egoitzetara ere eraman zuten eta hainbat eraso izan ziren.

Hala ere, PPko buruzagiek eta Jose Antonio Ardanza lehendakariak mendekurik ez hartzeko deia egin zuten.

Hurrengo egunean hil-kapera Ermuko udaletxean jarri zuten, eta 24 ordura egin zen Ermuan bertan Miguel Angel Blancoren aldeko hileta elizkizuna.

Bere bahiketa eta ondorengo hilketaren mobilizazioek sortu zuten "Ermuko izpiritua" bezala ezagututako erantzuna.

Gaur EAEko PPk omenaldia egingo dio Miguel Angel Blanco zenari. Eguerdian izango da Ermuan bertan, biktimen aldeko oroitarrian.

Besteak beste, Antonio Basagoiti EAEko popularren burua eta Mari Mar Blanco, hildako zinegotziaren arreba, izango dira omenaldian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea