Politika -

Elkarrizketa Rario Euskadin

Urruzunoren ustez, arduragabea da PP gobernagarritasunean sartzea, "herritarrek ez baitiote hori aitortu"

Hala ere, EH Bilduko bozeramailearen arabera, EAJk "azaldu beharko luke" hori zertarako egiten duen, uste baitu jeltzaleen helburua dela PP ateratzea duen ordezkaritza txikitik, "EH Bildu paretik kentzeko".

Unai Urruzuno Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan
Unai Urruzuno Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan
Unai Urruzuno Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan

play icon 25:30

LUZIA ZUGADI LASA | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Unai Urruzuno EH Bilduko bozeramailearen ustez, arduragabea da PP gobernagarritasunaren ekuazioan sartzea, "herritarrek ez baitiote hori aitortu". Maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeek hainbat tokitan utzitako emaitzak tarteko, balizko itunak aztertzen ari dira indar politikoak, eta EH Bildu bozkatuena izan den erakundeetan, Gipuzkoako Aldundian eta Gasteizko Udalean esaterako, EAJk eta PSE-EEk PPren babesa behar dute gehiengo osoa lortzeko; trukean, gobernuetan sartzea eskatu dute popularrek.

Radio Euskadiren "Boulevard" saioari eskainitako elkarrizketa batean, Urruzunok esan du aukera hori "legezkoa" dela, baina, horren ustez, "EAJk azaldu beharko luke zertarako egiten duen". Azpimarratu duenez, popularrek duten ordezkaritza txiki horretatik ateratzea da asmoa, "EH Bildu paretik kentzeko". 

Bestalde, Maddalen Iriarte koalizio subiranistaren Gipuzkoako ahaldungaiak EAJri, PSE-EEri eta Elkarrekin Podemosi gobernua osatzeko egin dien proposamenaren harira, edukiak mahai gainean jartzeko garaia dela nabarmendu du. "Inor ere ez da ari zer egin nahi duen, norekin eta noretzat. Guretzat gainerako indar politikoek ariketa hori egin beharko lukete eta herritarren mezua jaso", azaldu du. 

Urruzunoren hitzetan, euskal gizarteak herri akordioak behar ditu. "Gure esku dagoen guztia egingo dugu eskuinak goberna ez dezan. Guk duela lau urte EAJ babestu genuen PP kentzeko, baina orain EAJ da PPren babesa duena EH Bildu paretik kentzeko", bota du Gasteizko kasuari buruz erreferentzia eginda. 

Nafarroako eta Iruñeko gobernagarritasuna ahotan, "herritarren mezua argia" izan dela uste du EH Bilduko eledunak. Hala, Nafarroako hiriburuan, boto aurrerakoiak Asironi lidergoa eman dio, eta "ez dugu beste aukerarik ikusten", esan du. Nafarroako Gobernuaren kasuan, Chiviteri aitortu dio bloke aurrerakoiaren buruzagitza, eta Alderdi Sozialistari gogoeta egiteko eskatu dio: "Nafarroarako irakurketa hori egiten badugu, gauza bera egin beharko genuke Iruñean". 

Urruzunoren ustez, emaitzek "argi" utzi dute zein beharko lukeen egoera Iruñean, Gasteizen edo Gipuzkoan, eta iragarri du horren arabera jokatuko dutela. "Lasaitasunez ari gara aurre hartzen, aurreko legegintzaldian gauzak ondo egin ditugu eta emaitza onak izan ditugu M28an", gaineratu du. 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Udal eta foru hauteskundeak 2023