Politika -
U23
EAJk, EH Bilduk eta PSOEk larunbatean berretsiko dituzte Kongresurako eta Senaturako zerrendak
EAJk Aberri Batzarraren ezohiko bilera deitu du Sabin Etxean, eta PSOEk Batzorde Federalaren bilera egingo du. EH Bilduk bere hautagaiak aurkeztuko ditu oinarrien onespena jaso ondoren.
EITB Media
Hilabete baino gutxiago falta da uztailaren 23ko hauteskunde orokorretarako kanpaina hasteko, eta alderdi politikoak Kongresurako eta Senaturako zerrendak ixten hasi dira. EAJk, EH Bilduk eta PSOEk, esaterako, bihar aurkeztuko dituzte beren hautagaiak.
EAJk Aberri Batzarraren ezohiko bilera deitu du larunbat honetan (11:00) Sabin Etxean. Bilera amaitutakoan, 12:30ean, Andoni Ortuzar EBBko presidenteak eta Hego Euskal Herriko herrialde bakoitzeko hautagai batek adierazpenak egingo dituzte Sabin Etxean.
EH Bilduk bihar aurkeztuko ditu, Bilbon, Espainiako Diputatuen Kongresurako eta Senaturako aurkeztuko dituen zerrendak. EH Bilduren oinarriek aste honetan hautagaitzak berretsi ondotik, Mertxe Aizpurua eta Oskar Matute hautagaiek prentsaurrekoa eskainiko dute Bilboko Uribitarte pasealekuan, 11:00etan.
Bestalde, PSOEren Batzorde Federalak hauteskunde orokorretarako zerrendak berretsiko ditu larunbat honetan. Itxuraz, PSOEk gaur egun ministro sozialista gehienak eta Carmen Calvo eta Jose Luis Abalos alderdikideak sartuko ditu.