Politika -
M28
EAJk eta PSE-EEk zuri bozkatuko dute Gipuzkoan, alkatetza lortzeko bestearen babesa behar ez duten kasuetan
Bi alderdiek adostutakoaren arabera, PSE-EEk boto zuria emango du Donostian, Elgoibarren, Urnietan, Urretxun eta Zarautzen, eta EAJk gauza bera egingo du Eibarren, Irunen, Lasarte-Orian eta Zumarragan. Legazpin, ostera, EAJren alkateagaia babestuko du PSE-EEk.
EITB MEDIA
Maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeak igaro eta hogei egunera, larunbat honetan eratuko dira udalak Hego Euskal Herrian.
EAJk eta PSE-EEk tokiko zein foru erakundeak gobernatzeko koalizio ituna itxi dute, eta, horren arabera, jeltzaleen eta sozialisten artean zerrenda bozkatuena denari emango dio batek besteari botoa.
Hala ere, jeltzaleen eta sozialisten arteko itunak salbuespena izango du Gipuzkoan, eta ez dute elkar babestuko alkatetza lortzeko bestearen babesa behar ez duten kasuetan. Legazpin, ostera, PSE-EEk EAJren alkategaia babestuko du, izan ere, hori egin ezean lehen indarra izan zen EH Bilduk eskuratuko luke alkatetza.
Gauzak horrela, PSE-EEk boto zuria emango du Donostian, Elgoibarren, Urnietan, Urretxun eta Zarautzen, eta EAJk gauza bera egingo du Eibarren, Irunen, Lasarte-Orian eta Zumarragan.