Politika -
Omenaldia Mikel Uriberi
Ertzainek ETAri desagertzeko eskatu diote
Terrorismoaren biktima izandako ertzain eta familiakoen elkarteak, ETAri desagertzeko eskatu dio Mikel Uriberi egindako omenaldi batean. ETAk, Uribe ertzaina 2001eko uztailaren 14an hil zuen.
Mikel Uribe gogoratzeko ekitaldi bat izan da. Uribe, 2001ean, Gipuzkoako Inspekzio burua zen, eta autoan zihoala, ETAko hiru kidek, beste auto batetik, tiroz hil zuten Gipuzkoako Leaburu herrian.
Omenaldian egon diren Ertzaintzako hainbat buru eta sindikatuko kideek, minutuko isilunea gorde dute ETAk hildako ertzainak gogoratzen dituen monolitoaren ondoan, eta ondoren, lore sortak jarri dituzte bertan.
Ertzain eta familiakoen Aserfavite elkarteko lehendakari ordeak, Daniel Etxebarriak, "Uribe, ETAko aberri-salbatzaile batzuek era koldarrean tiroz josi zutela" esan du, "defenditzeko inongo aukerarik eman gabe". Ondoren, gaineratu du, "asasinaketa honekin eta ETAk eginiko guztiekin, lortu duten gauza bakarra mina ereitea eta gure lurrari odol euskalduna botatzea izan dela". Azkenik, ETAri desagertzeko eskatu dio Etxebarriak.
Aserfavite elkarteak, hilabeteak daramatza Arkauteko Ertzaintzaren akademian, ETAk hildako ertzainei omenaldi ekitaldiak antolatzen urte mugak betetzen direnean. Guztira, ETAk hildako ertzainak, 15 izan dira.