Politika -
'Izorra daitezela!'
Andrea Fabra: 'Esandakoa ezegokia izan zen baina ez dut dimitituko'
"Izorra daitezela!" hitzak diputatu sozialista bati esan zizkiola eta, ondorioz, ez duela dimitituko azpimarratu du PPko diputatuak.
Erredakzioa
"Izorra daitezela!" hitzak "zoritxarrekoak eta ezegokiak" izan zirela aitortu du larunbat honetan Andrea Fabra PPko diputatuak. Hala ere, diputatu sozialista bati zuzendutako hitzak zirenez, dimitituko ez duela argitu du.
Horrela mintzatu da Andrea Fabra Castellónen izandako PPko XIII. Lurralde-Kongresura iristean.
PSOEk kargua uztea eskatu dio Fabrari, Mariano Rajoyk langabetuen gaineko dekretuaren berri ematean, Fabrak "izorra daitezela" oihukatu ostean. PPko diputatuak esan duenez, "nire hitzak zoritxarrekoak eta ezegokiak izan ziren, baina diputatu sozialista bati zuzendutakoak ziren, ni iraintzen ari zelako".
"Lotsagarria da alderdi sozialistak bost milioi langabeei eragiten dien drama soziala erabili izana, nire aurkako kanpaina bat antolatzeko", adierazi du.
"Dimitzeko asmoa duzu?", galdetu diote bertan bildutako kazetariek. "Ez, ez dut nire hitzetan oinarritutako akusazio faltsuengatik dimitituko", esan du Fabrak.