Politika -

Bizkaia

Bermeoko Udalbatzak ofizialki onartu du Asier Larraurik alkate eta zinegotzi karguei uko egitea

Gaurtik aurrera, 10 egun balioduneko epea izango da udalbatza osatzeko beste saio bat egiteko eta Udala zuzenduko duen pertsona aukeratzeko. Nadia Nemeh Shomal izango da, EH Bilduren zerrendako bigarrena, koalizio abertzalearen eta Guzan plataformaren arteko akordioaren ondorioz.

Bermeoko gaurok osoko bilkura. Argazkia: EITB MEDIA
Bermeoko gaurok osoko bilkura. Argazkia: EITB MEDIA
Bermeoko udalbatzak aho batez onartu du Asier Larrauriren dimisioa

0:41

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur, Bermeoko Udalbatzak ofizialki onartu du EH Bilduko Asier Larraurik alkate eta zinegotzi karguei uko egitea, auto istripu bat izan eta alkoholemia-proban positibo eman ostean. Udala eratzeko osoko bilkura eta alkatearen hautaketa uztailaren 7a baino lehen egin beharko dituzte, egun horretan amaituko baita legeak ezarritako epea.

Gaur egungo jarduneko alkateak, Guzan plataforma independenteko Xabier Ortuzarrek, EH Bilduko hautagaia babestu zuen, EAJri (indar nagusia) Alkatetza kentzeko. Koalizio subiranistak Nadia Nemeh Shomal (bere zerrendako bigarrena) proposatu du alkate izateko, eta berak hartuko du kargua, Guzan eta EH Bilduren arteko akordioari esker.

Ezohiko osoko bilkura ostiral honetan egin da, 08:30ean, Asier Larraurik ekainaren 20an alkate eta zinegotzi karguari uko egin ondoren. Horrela, gaur onartu da dimisio hori, eta, beraz, ekainaren 23tik kontatzen hasita 10 egun balioduneko epean, bilkura egin beharko da Udalbatza eratzeko, baita Udala zuzenduko duen pertsona aukeratzeko ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Politika EH Bildu Hautagaiak Eguneko albisteak Albisteak