Politika -

Bizkaia

Bermeok Nadia Nemeh Shomaly alkate berria izendatuko du gaur

Bermeoko EH Bilduren hautagaitzan zerrendako bigarrena izango da Bizkaiko udalerri horretako alkatea, koalizioaren eta Guzan talde independentearen arteko akordioa berretsi ostean.

Nadia Nemeh Shomaly, Bermeoko alkate berria izango dena. Irudia: EITB
Nadia Nemeh Shomaly, Bermeoko alkate berria izango dena. Irudia: EITB
Nadia Nemeh Shomaly, Bermeoko alkate berria izango dena. Irudia: EITB

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bermeoko Udalbatzak Nadia Nemeh Shomaly EH Bilduko kidea alkate izendatuko du gaur, aurreko alkateak, Asier Larraurik, kargua hartu eta biharamunean dimisioa eman ondoren, auto-istripua izan eta alkoholemia-proban positibo eman baitzuen.

Horrela, Nadia Nemeh Shomaly, EH Bilduren Bermeoko hauteskunde-zerrendako bigarrena, izango da Bizkaiko udalerri horretako alkatea, EH Bilduren eta Guzan talde independentearen arteko akordioa berretsi ostean.

Akordioa adostu ondoren EH Bilduk jakitera eman zuenez, "itunak proiektu politiko komun bat martxan jartzea ahalbidetuko du", bermeotarren beharrei erantzuteko eta "Bermeo feministagoa, parte-hartzaileagoa, anitzagoa, bidezkoagoa eta jasangarriagoa lortzeko".

Maiatzaren 28ko hauteskundeetan, EAJ izan zen lehen indarra (8 zinegotzi), baina EH Bilduk (5 zinegotzi) eta Guzanek (4 eserleku) gehiengo osoa eman zioten Larrauriri, baina Nadia Nemeh Shomaly izango da orain alkate.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Politika Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak