Politika -
Maulen atxilotu zuten
Mujika Dorronsoro espainiaratzea erabaki du Pauko Auzitegiak
Frantziako Poliziak uztailaren 4ean atxilotu zuen, Maulen. Jose Maria Aznar presidente ohiaren aurkako atentatua prestatzea egotzi dio Poliziak.
Erredakzioa
Pauko Auzitegiak Juan Maria Mujika Dorronsoro ETAko ustezko kidea espainiaratzea agindu du, iturri juridikoek adierazi dutenez.
Frantziako Poliziak uztailaren 4ean atxilotu zuen, Maulen (Iparralde). Mujikak 2010ean ihes egin zuen, Guardia Zibilak Lizartzan (Gipuzkoa) egindako operazioaren ondorioz. Operazio horretan, Jose Maria Aznar presidente ohia hiltzeko atentatua prestatzeko, misilak jaso eta entregatzeko taldea desegin zuten. Poliziaren arabera, Mujika talde horretako arduradunetako bat zen.
Pauko auzitegiak ostiralean erabaki zuen Mujika Dorronsoro espetxean mantentzea, espainiaratu egiten duten arte.
Mujika Dorronsorok erabaki horren aurkako helegitea aurkez dezake, eta horrek bere espainiaratzea atzeratuko luke.