Politika -

Arxiloketa Erresuma Batuan

Estraditatua ez izatea eskatu du Atorrasagastik Edimburgen

Aamer Anwar abokatuak bere bezeroak “estradizio prozesua ukatzen duela” esan dio Alistair Noble epaileari. Aurreko ostiralean atxilotu zuten, Edimburgoko Leith auzoan.

Beñat Atorrasagasti. Efe
Beñat Atorrasagasti. Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uztailaren 13an Eskozian atxilotu zuten Beñat Atorrasagasti Ordoñez ustezko ETAkideak estraditatua ez izateko eskaera egin dio epaile eskoziar bati, astelehen honetan eginiko aurretiazko bista batean. Atorrasagastik Espainiara eta Frantziara estraditatua izateko bi euroagindu ditu bere gain.

Atorrasagasti Ordoñez berriz ere pasatu beharko da abuztuaren 2an epailearen aurretik, joan den ostiralean Edimburgoko Leith auzoan atxilotua izan ostean, Polizia eskoziarraren eta Guardia Zibilaren artean eginiko operazioan.

Aamer Anwar abokatuak bere bezeroak "estradizio prozesua ukatzen duela" esan dio Alistair Noble epaileari.

Abokatuak, gainera, "Atorrasagastik Espainian edo Frantzian zeozer txarrik egin duenik" ezetu du, Press Association albiste agentziak azaldu duenaren arabera.

"Material eta pertsonen garraioa"

Daily Record tabloide eskoziarraren arabera, akusatua hiru hilez zeraman Leith auzoko etxebizitzan bizitzen bere neskalagunarekin batera, eta momentu oro bere benetazko izenarekin identifikatzen zen, gezurretako identitaterik erabili gabe.

Maggi Allan Atorrasagastiri etxea alokatzen zion gizonaren emaztearen arabera, "oso gizon atsegina da, inoiz eduki dudan maizterrik hoberena".

Atxilotuari, 1967ko uztailaren 18an Donostian jaiotakoa, Frantzia eta Espainia artean material eta pertsonen garraioa egiteaz arduratzen zen talde baten kide izatea leporatu diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea