Politika -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Posta bidezko botoak, soldaten erradiografia eta greba Euskotrenen

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Correoseko bulego bat. Artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Correoseko bulego bat. Artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Correoseko bulego bat. Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, uztailak 20, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Posta bidezko botoak: Posta bidezko botoa emateko epea gaur amaituko da, eta hautesleak dokumentazioa jaso eta botoa emateko aukera izango du, une berean. Correosek 654 bulego irekiko ditu Espainiako Estatu osoan 22:00ak arte.

- Soldaten erradiografia: Adecco taldeak EAEko soldatei buruzko erradiografia kaleratuko du gaur. Sektore ekonomikoa, enpresaren tamaina, lanaldia eta jarduera ekonomikoa dira, besteak beste, azterketa egiteko kontuan hartu dituen aldagaiak. 

- Greba Euskotrenen: Euskotrenen gehiengo sindikalak (ELA, Independenteak, ESK eta CGT) lanuzteak deitu ditu gaurko, "langile gehiago" kontrata ditzatela eskatzeko eta "planifikazio eza" salatzeko. Bi orduko lanuzteak egingo dituzte, 07:00etatik 09:00etara eta 18:00etatik 20:00etara, tren-konpainiak EAEn eskaintzen dituen zerbitzu guztietan (trena, tranbia, autobusa eta funikularra). 50.000 erabiltzaile baino gehiagori eragingo diete geldialdiok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Grebak Hauteskunde orokorrak Espainian Ekonomia berriak Gaurko titularrak Albisteak Euskotren azken ordukoa Hauteskundeak Soldatak Posta zerbitzuaren azken ordukoa