Politika -

Bizkaia

"Txapotek irabazi du" dioten pintadak agertu dira Bilboko batzoki batean

Jaietan murgilduta dagoen Bilboko San Inazio auzoko Sabindarrak batzokian gertatu da erasoa. EAJk adierazi du "iraganeko garaiak" gogora ekartzen dituen jokabidea dela.

Pintadak, Sabindarrak batzokian. Argazkia: @eajpnvbilbao
Pintadak, Sabindarrak batzokian. Argazkia: @eajpnvbilbao
Pintadak, Sabindarrak batzokian. Argazkia: @eajpnvbilbao

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko batzoki batean "Txapote wins" ("Txapotek irabazi du") dioten eta EAJri "espainiarra" deitzen dioten pintadak agertu dira astearte goizean. Jeltzaleek esan dute "garai berriak" izan arren iraganeko "jokabide berak" direla, eta "errespetuaren eta bizikidetzaren bidean tinko" jarraituko dutela.

Jaietan dagoen Bilboko San Inazio auzoko Sabindarrak batzokian izan da erasoa. EAJren egoitza sozialaren fatxadan pintada iraingarri ugari agertu dira. Horietako batean "Txapote" irakur zitekeen, Francisco Javier Garcia Gaztelu preso dagoen ETAko buruzagi ohia aipatuz, eta beste batzuetan jeltzaleen aurkako irainak egiten ziren.

Bizkaiko EAJk sare sozialen bidez adierazi duenez, San Inazio jaiak "aitzakia ezin hobea izan dira dibertsioa alde batera utzi eta iraganeko garaiak gogorarazten dizkiguten jarreretan aritzeko". "Garai berriak, jokabide berberak. Argi dago oraindik bide luzea dagoela egiteko", adierazi du.

Nolanahi ere, EAJk "errespetuaren eta bizikidetzaren bidean tinko" jarraituko duela ohartarazi du. "Beste batzuek zein aldetan dauden erabaki beharko dute", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak EAJ-PNV Bizkaia Bilbo albisteak Bizkaiko herriak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea