Politika -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: hauteskunde osteko negoziazioak, Lankidetzarako lege berria eta interes tasak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Junts gako izango da Pedro Sanchezen balizko inbestidura batean. Argazkia: EFE
Jordi Turull JxCateko idazkari nagusia alderdiak Bartzelonan duen egoitzan.
Junts gako izango da Pedro Sanchezen balizko inbestidura batean. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, uztailak 26, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Hauteskunde osteko negoziazioak: Hiru egun dira hauteskunde orokorrak egin zirela, eta alderdiek balizko inbestidura baterako babesak biltzen jarraitzen dute. Alberto Nuñez Feijoo PPren hautagaiak ez du amore eman nahi, EAJren eta Coalicion Canariaren ezezkoa gorabehera. Pedro Sanchez sozialistak diskrezioz egin nahi ditu negoziazioak, eta Junts du jomuga, katalanen abstentzioa gako baita. 

- Lankidetzarako lege berria: Eusko Jaurlaritzak udako oporraldiaren aurreko azken gobernu bilera du gaur, eta Lankidetzarako eta Elkartasunerako lege berriaren proiektua onartuko du.

- Interes tasak: Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Erreserba Federalak (Fed) interes tasak puntu laurden igoko ditu gaur, % 5,25etik % 5,5era bitarteko tarteraino, 2007ko maila gaindituz. Gainera, Europako Banku Zentraleko (EBZ) Gobernu Kontseilua bihar, osteguna, bilduko da diruaren prezioaren beste igoera bat erabakitzeko. Interes tasa % 4koa da orain, eta, ziurrenik, beste 0,25 puntu igoko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Albisteak Alderdi Sozialista Albisteak Alderdi Popularra EB Eusko Jaurlaritza albisteak Ameriketako Estatu Batuak Espainiako hauteskunde orokorrak Alderdi politikoak Gaurko titularrak Albisteak Vox Europako Banku Zentralari buruzko azken albisteak