Politika -

Espainiako ultraeskuina

Espinosa de los Monterosen ordezkoak ez du Kongresuko akta jasoko eta Voxen barne krisia areagotu du

Gainera, Juan Luis Steegmann medikuak uko egin die eskuin muturreko alderdiko zuzendaritzako karguei. Voxek bost eserleku lortu zituen Madrilgo barrutian; beraz, Steegmannek, zerrenda horretako seigarrenak, Espinosa de los Monterosek utzitako hutsunea bete behar zuen.

Ivan Espinosa de los Monteros Vox alderdiko bozeramaile ohia. Argazkia: EFE
Ivan Espinosa de los Monteros Vox alderdiko bozeramaile ohia. Argazkia: EFE
Ivan Espinosa de los Monteros Vox alderdiko bozeramaile ohia. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Luis Steegmann medikuak uko egin die Vox eskuin muturreko alderdiko zuzendaritzako karguei, eta iragarri du ez duela jasoko Ivan Espinosa de los Monteros Vox alderdiko bozeramaile ohia Kongresutik atera ostean zegokion diputatu akta.

Voxek bost eserleku lortu zituen Madrilgo barrutian, uztailaren 23ko hauteskunde orokorretan, eta, beraz, Steegmann, zerrenda horretako seigarrena, zen Espinosa de los Monterosek utzitako hutsunea betetzeko deitua. Hala ere, gaur iragarri du ez duela akta jasoko. Zerrendan hurrengoa aurreko legealdian diputatu izan zen Carla Toscano da.

Ohar batean, Steegmannek ziurtatu du Kongresuko kide izatea ohore "neurtezina" izan dela bere ibilbidean, baina ez duela errepikatuko hurrengo legealdian.

"Uztailaren 24an diputatu izaten jarraitzeko atea itxi zen, eta Voxeko Batzorde Exekutibo Nazionalean dimisioa aurkezteko arrazoia izan zen. Orain berriro irekitzen da Kongresuko atea, baina ez naiz bertatik sartuko", azpimarratu du.

Horrela, Voxeko Batzorde Exekutibo Nazionaleko kide izateari ere uko egin dio, eta eskerrak eman dizkio Santiago Abascali emandako aukeragatik. Hitz hauekin bukatu du alderdiko liderrari bidalitako gutuna: "Bihotz-bihotzez eskerrak emanez, hemen dago nire animoa eta besoa zuk behar duzunerako eta Voxek eskatzen duenerako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainia Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak Vox Ultraeskuina