Politika -

Ingurugiro diputatu berria

Orain arteko 'bide beretik' jarraituko duela esan du Errazkinek

Asmo hori erakutsi du Iñaki Errazkinek Martin Garitano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiaren aurrean egindako kargu jabetze ekitaldian.

Errazkin eta Garitano gaurko ekitaldian. Efe
Errazkin eta Garitano gaurko ekitaldian. Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Orain arte Gipuzkoako Ahaldun Nagusiaren kabinetearen buru izan ostean, hemendik aurrera Ingurugiro Diputatu kargua beteko du Iñaki Errazkinek, gaur bere kargu berria hartu ostean. Errazkinek Juan Carlos Alduntzinen lekua beteko du, orain arteko “bide beretik” jarraituz.

Asmo hori erakutsi du Iñaki Errazkinek Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiaren aurrean egindako kargu jabetzean. Ekitaldi horretan Juan Karlos Alduntzin zoriondu du, “egindako lan bikainarengatik”. Hori dela eta, ematen du ez dela aldaketarik egongo Bilduk Ingurugiro Sailean jarraituko duen politikan.

Gobernu-taldearen konfiantza

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak prentsaurrekoa eskaini zuen aurreko astean Alduntzinen kargu-uztearen eta Errazkinen zendapenaren inguruan azalpenak emateko. Horren harira, gobernuak “alternatiba zein den argi daukala” aipatu zuen.

Gaur goizean Diputazioaren jauregian eginiko ekitaldian, Garitanok Errazkin goraipatu du, bai administrazio arloan baita hondakinen arloan esperientzia zabala daukala azalduz. Ezaugarri guzti horiengatik Gobernu-taldearen “konfiantza osoa” duela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea