Politika -

Hezkuntza

Unibertsitatera sartzeko probak berdin jarraituko du ikasturte honetan

Jardunean dagoen Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioak eredu berria 2025era arte atzeratzea erabaki du, txosten juridiko bat oinarri hartuta. Hala jakinarazi die gaur autonomia-erkidegoetako hezkuntza arduradunei.

Ikasleak, azterketa egiten. Artxiboa: Efe
Ikasleak, azterketa egiten
Ikasleak, azterketa egiten. Artxiboa: Efe

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurten, ez. Espainiako Gobernuak ikasturte honetan ez du aldatuko unibertsitatera sartzeko proba (selektibitatea zena), kontrakoa iragarri zuen arren. Horrenbestez, eredu berria 2025era arte atzeratzea erabaki du jardunean dagoen Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioak, Espainiako Gobernuko iturriek baieztatu dutenez. 

Ministerioko arduradunak goizean bildu dira autonomia-erkidegoetako eta unibertsitateetako ordezkariekin, eta bertan jakinarazi diete erabakia.

Proba hori onartzeko errege-dekretua ia amaituta zegoen, baina Ministerioak maiatzean gelditu zuen prozesua, hauteskunde orokorren deialdiaren ondorioz. Pilar Alegria buru duen Ministerioak bozken ostetik berreskuratu nahi zuen proiektua, baina, esan bezala, azkenean atzeratzea erabaki du.

Ministerioak eskatutako txosten juridikoak oinarri hartuta ebatzi dute. Jardunean dagoen gobernu batek ezin ditu, legelarien esanetan, lege edo arauak onartu, ez badira "presazkoak". 

11:30ean, bide telematikoz, Unibertsitate Ministerioaren eta Unibertsitateetako Errektoreen Konferentziaren ordezkarien arteko bilera egingo da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Hezkuntza legea Espainiako Gobernua Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Hezkuntza