Politika -
Aske
Bermudez epaileak aske utzi ditu Ekineko 8 ustezko kide
2010eko irailean atxilotu zituzten, eta 5.000 eta 9.000 euro arteko fidantzak ordaindu ondoren irten dira espetxetik.
Erredakzioa
Javier Gomez Bermudez Auzitegi Nazionaleko epaileak fidantzapeko askatasuna eman die Ekineko 8 ustezko kideri, horiek 5.000 eta 9.000 euro arteko bermeak ordaindu ondoren. 2010eko irailean atxilotu zituzten, ustez ETArekin harremana zutela eta.
Prebentziozko espetxealdian bi urte egin ondoren utzi ditu aske epaileak Ekineko ondorengo ustezko kideak: Aniaiz Ariznabarreta, Ekineko ustezko arduradun nazionala, Ugaitz Elizaran, Rosa Iriarte, Eneko Compains, Jose Aldasoro, Egoitz Garmendia, Urko Ayerbe eta Erika Bilbao.
Grande-Marlaska epaileak 2010ean espetxeratze autoan jasotakoaren arabera, Ekineko ustezko kide hauek ETAren aginduak betetzen zituzten, eta legez kanpoko ezker abertzalearen hainbat ekimen hartzen zituzten beren gain.
Ekinek joan den urrian iragarri zuen bere desagerpena, ETAk indarkeria behin betiko uzten zuela iragarri baino aste batzuk lehenago