Politika -

Proposamen ekonomikoak

EH Bildu azpiegitura handiak atzeratzearen alde agertu da

Laura Mintegi lehendakarigaiak azpimarratu du, krisiaren ondorioz egoera okerrenean daudenak babesteko neurriak direla koalizioaren lehentasun nagusia.

EH Bilduko lehendakarigaia Laura Mintegi. Argazkia: EFE
EH Bilduko lehendakarigaia Laura Mintegi. Argazkia: EFE
EH Bilduko lehendakarigaia Laura Mintegi. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk hauteskundeetara eramango duen proiektu ekonomikoa aurkeztu du Bilbon. Laura Mintegik adierazi du, batetik, orohar politika ekonomikorako eredu berria bultzatzea dela euren helburu nagusia eta bestetik, justizia soziala indartzea.

Beharrezkotzat jo du azpiegitura handien inguruan hausnarketa egitea, bere ustez, ondo pentsatu behar delako AHT bezelako proiektuak bideragarriak eta beharrezkoak diren euskal herritarrentzat. Halere, ez du argitu, lehendkari izatera iritsiko balitz, proiektua geldiaraziko lukeen edo ez.

Egin dituen proposamen ekonomikoen artean, 35 orduko lan astea dago edota zerga politika berria, progresiboagoa. Neurri sozialen inguruan berriz, desjabetzeak eragindakoei laguntzea da koalizioaren lehentasuna.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea