Politika -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Politika orokorreko eztabaida, "proces" auziko indultuak eta euskara Kongresuan

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Eusko Legebiltzarra. Argazkia: EFE
Eusko Legebiltzarra
Eusko Legebiltzarra. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, irailak 14, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Politika orokorreko eztabaida: Legealdi honetako politika orokorreko azken eztabaida egingo da Eusko Legebiltzarrean, 09:30ean hasita. Iñigo Urkullu lehendakaria izango da hitza hartzen aurrena, eta gehienez 120 minutu izango ditu azalpenak emateko. Zuzenean eskainiko du osoko bilkura eitb.eus-ek, lotura honetan. Euskara, autogobernua eta Euskadiren parte-hartzea Europar Batasunean izango dira ildo nagusiak.

- "Proces" auziko indultuak: Kataluniako prozesu subiranistagatik atxilotutakoei Gobernuak emandako indultuari buruz erabakiko du Auzitegi Gorenak. Gaurkoan, Omnium Culturaleko presidente ohi Jordi Cuixarten eta ANCko presidente ohi Jordi Sanchezen aurka Voxek eta Ciudadanosek aurkeztutako inpugnazioetan soilik oinarrituko da.

- Euskara Kongresuan: Kongresuko Mahaiak, indar progresisten botoekin, adostu du datorren irailaren 19tik aurrerako eztabaida saioetan hizkuntza koofizialak —euskara, katalana eta galegoa— erabili ahal izatea. Egun horretan eztabaidatuko dute, hain zuzen ere, araudi hori behin betiko onartzen duten ala ez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua albisteak Katalunia gaur Euskara Politika albisteak EAJ-PNV Bizkaia Urkullu albisteak Kataluniako erreferenduma gaur Eusko Legebiltzarra argazkiak Auzitegi Gorena argazkiak Gaurko titularrak Albisteak Kataluniako prozesua zuzenean