Politika -

ELKARRIZKETA RADIO EUSKADIN

Albaresek EAJri ziurtatu dio Espainiako Gobernuak ez duela katalana lehenetsiko euskararen aurretik

Aitor Esteban EAJko diputatuak azaldu du Atzerri ministroak telefonoz deitu diola polemika argitzeko.

Aitor Esteban, en una entrevista anterior en Radio Euskadi
Aitor Esteban, en una entrevista anterior en Radio Euskadi
Aitor Esteban, en una entrevista anterior en Radio Euskadi

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Manuel Albares Espainiako Gobernuko Atzerri ministroak telefonoz deitu dio Aitor Esteban EAJk Kongresuan duen bozeramaileari, eta ziurtatu dio euskara, katalana eta galiziera Europan ofizial izateko aurkeztutako ekimena "hiru hizkuntzetarako" dela.

Horrenbestez, Albaresek berak zuzendu egin ditu atzo egin zituen adierazpenak, hau da, ukatu egin du orain Espainiako Gobernuak katalana lehenetsiko duela euskararen eta galizieraren gainetik.

Estebanek "Ganbara" Radio Euskadiko saioan egindako elkarrizka batean azaldu duenez, Albarasek esan dio atzo onartu zuten ebazpenak ez diola aipamenik egiten "inolako lehentasunik". Ministroak zehaztu dionez, "hiru hizkuntzetarako txosten bakarra" dago, eta orain hori juridikoki aztertzeko epea abiatuko da.

"Ofizialtasun eskaera hiru hizkuntzetarako da, eta Europako agintariek hiru hizkuntzak aztertuko dituzte, hori da ministroak ziurtatu didana", nabarmendu du diputatu jeltzaleak.

Ministroaren hasierako adierazpenek haserrea eragin zuten EAJn eta EH Bildun. Horren ildotik, Eusko Jaurlaritzak gutun bat igorri du Atzerri Ministeriora, kezka helarazteko.

Gaur arratsaldean bertan, Iñigo Urkullu lehendakariak salatu du katalana lehenestea erabaki "politikoa" dela, eta Estatuko hizkuntza ofizial guztiak "berdin" defendatzea eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Politika Euzko Alderdi Jeltzalea Europar Batasuna Espainiako Gobernua Eguneko albisteak Albisteak