Politika -
Polemika
PSEk Denis Itxaso zinegotziaren aurkako kartelak kentzea eskatu du
Kartelek PSE-EE, EAJ eta PP “ilegalizazioaren bila” dabiltzala kritikatzen dute, pasa den ostegunean Udaleko osoko bilkuran gertatutako polemika bukatutzat eman ostean.
Erredakzioa
Donostiako Udaleko PSE-EE taldeak azkenaldian gertatu den pankarta eta kartelen ugaritzea kritikatu du, eta batez ere Denis Itxaso zinegotziaren aurka zuzendutakoak. Hori dela eta, Juan Karlos Izagirre alkateari zuzendu zaio “publikoki esan dezan ez dagoela ezberdin pentsatzeagatik aurkari politikoa beldurtzea helburu duten kartelen ezta horrelako politika egitearen alde”.
Prentsaurrekoan Gascok eta Denis Itxasok berak parte hartu dute, eta Gipuzkoako hiriburuko Alde Zaharrean astebururo agertzen diren kartel politikoen aurka agertu da, bereziki beren alderdiaren aurka zuzendutakoekin.
“Larunbatean kartelak kentzea eskatu nion alkateari, eta halaxe egin zuen, baina gaur politika beste era batera egin behar dela esatea eskatzen diot, kartelak bera eta bereak babesten dituzten plataformek sinatutakoak baitira. Hori dela eta, uste dut, azkenengo egunetan egindako adierazpenak sinesgarriak izateko, izaera horretako kartelen aurka dagoela publikoki esan beharko zuela.