Politika -

Agerraldia

Rajoyk ibilbide politikoaren inguruko balantzea egingo du ostiralean

Gobernuko presidenteak Ministroen kontseilua aprobetxatuko du komunikabideen aurrean herrialdearen egoera ekonomikoa aztertzeko.

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea. Argazkia: EITB
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak ostiralean prentsaurreko bat emango du ibilbide politikoaren inguruko balantzea egiteko, Ministerioko Presidentetzatik jakitera eman dutenez.

Rajoyk Ministroen kontseilua aprobetxatuko du komunikabideen aurrean herrialdearen egoera ekonomikoa aztertzeko, Gobernuak hartutako neurriak azaltzeko eta datozen hilabeteetarako Gobernuaren lehentasunak zeintzuk diren argitzeko.

Gobernuko buruak bere ministroak abuztuko hiru ostiraletarako deitu ditu, datozen egun hauetan: abuztuaren 3an, 24an eta 31n.

Bihar bertan, Rajoy Moncloan Mario Monti Italiako lehen ministroarekin bilduko da, eta 14an Mallorcara joango da erregearekin biltzeko.

Rajoyk ez ditu opor egun asko izango, hasiera batean behintzat Galizian egun gutxi pasatzea aurreikusi duelako. Haren emazteak eta seme-alabak hilabetearen zati handiena bertan pasatuko dute.

Jose Luis Rodriguez Zapaterok Gobernuaren jardueraz hitz egiteko urtean bi prentsaurreko emateko ohitura jarri zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea